Irakurle kanpaina AEKn ikasturtean bitan, egiten dugun eskaintza da. Irakurle kanpainaren bidez euskal liburu eta diskak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen die AEK-k bere ikasle, irakasle eta AEKide guztiei.
Irakurle kanpainaren helburua, AEKideei liburuak eta diskak eskuratzeko baldintza hobeak eskaintzeaz gain, euskara ikasleen artean euskal literatura eta musikaren kontsumoa sustatzea da.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, AEK-rekin eta Topagunearekin batera, mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko inkesta jarri du abian. Ikerketaren helburua esperientzia hau zabaldu eta hobetzeko informazio baliagarria eskuratzea da.Ikerketa egitea AZTIKER ikerguneari egokitu zaio. Orain arte, zenbait aditurekin elkarrizketak izan dituzte gaiari lehen hurbilpena egiteko, eta eztabaida talde bana egin dute honen inguruan, Arrasaten, Atarrabian eta Santurtzin.
Azaroaren 16tik aurrera, mintzapraktika programatan ari diren lagun guztiei inkesta egingo zaie, gure eskaintza hobetzeko eta zabaltzeko, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu partaideen iritziak eta balorazioa ezagutzea. Galdesorta betetzen duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute, zozketan irabazle suertatuz gero, talde osoa eta egitasmoko dinamizatzailea ere izango dira sarituak. Aukeran izango dute afaria edo aste bukaerako egonaldia. Zorte on!
Atzo, azaroaren 5ean, Bilboko berbalagun egitasmoaren hasiera ekitaldia izan zen. Horretarako, egitasmoaren berri eman eta, jai bati dagokion bezala, “txupina” botatzeko, bi saio antolatu ziren, goizean bata eta arratsaldean bestea: Goizeko saioa batez ere informatiboa izan zen, berbalagun proiektua zer den eta nola parte hartu azaltzeko. Arratsaldekoa gehiago izan zen jaia, hasiera jaia hain zuzen ere, Alde Zaharrean dagoen Kalderapeko kulturgunean ospatu zen.
2009/10 ikasturtean AEK-k mintzapraktika egitasmo asko martxan jarri ditu beste herri askotan, besteak beste; Sestao, Zarautz, Altsasu, Lekeitio, Santurtzi, Durango, Bilbo, Gernika, Artziniega, Orio, Sopuerta, Galdakao, Etxarri, Astigarraga, Hernani,Donostia, Ortuella, Urduña, Bermeo, Abadiño, Abanto-Zierbena, Muskiz, Balmaseda, Getaria, Zalla, Andoain, Gordexola, Aiara, Amurrio, Laudio Orozko, Berriz, Ermua, Markina-Xemein, Ondarroa, Urduña, Zumaia… eta Seguran ere azaroan martxan hasi da.
Informazioa AEKren euskaltegietan aurkituko duzu edo e-posta honetan
AEKren zeregina euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da. Horregatik, AEKren eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara. Izan ere, hizkuntzaren gainean AEK-k duen ikuspegia hoberen adierazten duen hitza erabilera da, komunikazioa. Beraz, AEKren helburua ikasleek euskaraz komunikatzeko gaitasuna lortzea da, eta ikasleek, ikasteaz gain, euskara erabiltzea, alegia, praktikatzea. Horretarako ikasleei euren ingurunean euskara praktikatzeko aukera anitzak eta erakargarriak eskaintzen ditu. Eskaintza hauen berri praktikatun dago.
Ikasleei web gune hau ezagutzera emateko asmoz, 1B, 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta dauden atazak sortu ditu AEK-k, blogari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, bertan iragartzen diren ekimenetan parte hartzera bultzatzeko. Aipatu atazek euskara eskoletarako tresna diren heinean, ikas-prozesuari erreparatuta, maila bakoitzerako ikasleei dagokien eduki bat edo batzuen lanketa bideratzeko proposamena eskaintzen dute.
AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 50etik gorako egitasmoren batean.
Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak. Egitasmoen inguruko informazioa: http://praktikatu.blogspot.com/
Parte hartzeko datu hauek baino ez dira bete behar. Zure herria edo auzoa ez baduzu bertan topatzen jarri harremanetan gurekin eta dituzun aukerak azalduko dizkizugu.
MASAJE METAMORFIKOA
-
Hainbat lagun bildu gara masaje metamorfikoa zer zen jakin nahian... eta
praktikak eraginda jakin izan dugu. Pertsonok , izaera fisiko, psikiko,
etereo eta...
Asteburuko berria %50 merkeago
-
[image: Mahatserriko Beerbalaguna]Adi Berbalagun, AEK-k eta Berriak
sinatutako akordioari esker, *Berbalagunok** **%50 merkeago** *izango dugu *
asteburue...
Talo jana
-
Aste honetan udazkeneko jakirik gozoena prestatuko dugu: talo bero-beroa
nahi duzuenarekin lagunduta. Jan eta edanaren aurretik ikastaro praktikoa!
Dena d...
BERRIA %50 merkeago berbalagunentzat
-
Berbalaguna bazara AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan
zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure datuak he...
Testu bazka
-
Testu bazka lagundutako irakurketa bat egitean datza. Denen artean hura
irakurri eta testuari zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen
gara....
Malabare Tailerra euskaraz!!!
-
Santurtziko berbalagunok aukera ikaragarri ona izango dugu *Mamarigako
Kultur Etxea*ri esker. Gutxi barru etxe autogestionatu honek ikastaro bat
martxan j...
bertsolari txapeleketa nagusia
-
Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia! Lau urtez izan gara bertsozaleok
ekitaldi honen zain, eta, jada, hilabetea baino gutxiago falta dugu honen
final...
GILTZAK ETA PITXIAK ZINTZILIKATZEKO EGURRA APAINTZEN
-
Gabonetarako opari originalik ez duzula eta kezkatuta bazaude, Zilegi
Eskolak eskaintzen dizun tailer honekin arazo bat gutxiago izango duzu.
Itziar Salabe...
GAZTAIN ERREAK, ZEIN GOZOAK!!!!!
-
Aupa Lagunok!Gaztainak aurten San Martin aurretik jan baditugu ere, beti bezain gozo egon dira. Giroa , aurreko urteetan bezala, ezin hobea izan zen. Erreten...
Mendi Irteera...Piko La Kruzera!
-
Berbalagunok bagoaz mendira! Santurtziko Berbalagunek proposatu dute ekintza hau eta guk haiekin joatea pentsatu dugu. Beste eskualdeetako berbalagunak ezagu...
-
*AULKI BAT ELURRETAN – Uxue Alberdi *
**
**
*
*
Ez nuen bitan pentsatu. Idoiak esan zidanean Pilarrean Gorbeiara joango
zela, pentsatu nuen liburua uz...
2009/2010eko Egitaraua 1/2 Programme 2009/2010 1/2
-
.
.
Agurt'erdi,
pasatu astean bilkura antolatu da basamortu batean datozen ateraldiak
prestatzeko. Basamortua ze ez baitira ainitz izan bildu direnak...
aurtengo kanpaina martxan dago!
-
AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika
programetarako kanpaina berria jarri du abian eskuko behatzak ere ez dira
igualak lem...
-
*Hirugarren hiruhileko saioetako argazki eta bideoak ikuste aldera*, klik
egin hementxe. Urrian 09-10 ikasturteko saioen berri izango duzue. Bien
bitartean...
Plastiko birziklatuaren erakusketa
-
*Ekainaren 17tik 29ra ikusgai daude ikasturte honetan hainbat tailer edo
ikastarotan egindako lanak. BERBALAGUNek ere bere aportaziotxoa egiten du
eta hara...